XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEGE-BAIEZTAPENETIK LEGE-KENTZERA.

Argi ta garbi dagoanez, azken txatalak Foru moztutea egiteko izten eban (guratagurez baieztuak), aitaturiko konstituzino batasun horren barruan tokia izan ahal egien.

Eta lenengo ebagia egiteko ardurea izan ebana be, jakina ba, Espartero generalaren ezpata zorrotza izan zan.

1841 g. urtarrilaren 5ean harek eginiko aginduak foru-ibilagiria baztertu eban, baina haren ezpata nekagatxa ez zan hor lotu: bederatzi hilabete geroago, beste zarrastada bategaz 1841 g. urriaren 29-ko dekretuak Batzar Nagusiak eta Aldundiak kendu ebazan.

Halan be, foru erakunde honeen ordez behin behinekoz Ekonomi probintziar batzordeak eritxenak ipini izateak dauan joerearen azterrena eskeintzen deusku.

Haren brankeak ez dau foru baztertzerik izentauten, ostera, berraldaketa zuhurra bai, Herrian ekonomi ta banakaritza uberka barriak sortzeko buruzpidea, alor honetan benetako autonomia ziurtatu egiana.

Gero ta ertz zorrotzagoz agiri da egoera barri bat esan dabe zuhurkiro Larrea ta Mieza irakasleek: foru jaurgoaren politika edukiak alde bat laga, ekonomiakoen mesedegarri.

Hortxe sortzen dira harako Foru Onak, zaindu behar diranak, foru onuratsuak eusko gizarte eremuko aldra batzuentzat.

Foruzale liberal aldrearen sorreran aurkez gagoz, zeinek 1839 eta 1876 urte bitartean Bizkaiko Aldundiaren aterpetik burrukan jardungo dauan, foru apur azkenak aldirakotuak eta eraginkortuak batu guran.

Baina euren ahalegin guztiak gozakatx porrot egiten dabe Madrileko harresi baterakoiaren aurrean, eta hainbestean, bada liberal aldra hau be, karlista epelduak ainean, guztiok saldukeria baten opagei izan dirala susmetan hasi dalako.

Burruka metxea 1872 urteko udaberrian barriro ixiotuten da bigarren karlista gerratea, ez da hor Zumalakarregirik, bai horraitino soilik eusko baserritarren eta artzainen sail etsitua, anartean hiru Aldudietan foru-zuzia biztuta dauken jauntxu karlista banakak buru izanik.

Baina maiatzaren 4an Orokietan karlistek sekulako triskantzea jasan eben, Nafarroan jasoaldia eratsi egin eben eta harik lasterrean Gipuzkoan; Araban ez zan zirkin handirik susmatu.